NFXAKE I. SUSTAPEN ITXIA

(2016ko abuztuaren 28tik irailaren 3ra, Iruñean)

 

 

 

            Iruñeko Printzearen Gotorlekua egoitzan jokatu zen, Antsoaingo III. Xake Txapelketarekin batera.

 

            Jokalari nafar batzuk FIDE Maisu bihurtzeko bidean laguntzeko asmoz antolatutako torneoa izan zen, helburua urrun geratu bazen ere.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA, 9 TXANDA JOKATU ONDOREN.

 

1)      Julio Javier Alonso Bouza (Kuba) (2.377) – 6’5 puntu.

2)      Jose Manuel Nieves Cabanes (Herrialde Katalanak) (2.309) – 5’5 puntu.

3)      Javier Marchena Hurtado (Araba, Euskal Herria) (2.324) – 5’5 puntu.

4)      Patrice Etchegaray (Lapurdi, Euskal Herria) (2.354) – 5’5 puntu.

5)      Rene Marcial Alonso Garcia (Kuba) (2.356) – 5 puntu.

6)      Alfredo Giaccio (Argentina) (2.452) – 5 puntu.

7)      Mikel Ortega Lopez (Nafarroa, Euskal Herria) (2.244) – 4 puntu.

8)      Iñigo Ortin Blanco (Nafarroa, Euskal Herria) (2.090) – 3 puntu.

9)      Alvaro Bayo Milagro (Espainia) (2.291) – 3 puntu.

10)  Luis David Jimenez Almeida (Nafarroa, Euskal Herria) (2.291) – 2 puntu.

 

         JOKALARIEN FIDE ELOAREN BILAKAERA.

 

1)      Iñigo Ortin Blanco (Nafarroa, Euskal Herria) (2.090) – 47’20 gehiago.

2)      Julio Javier Alonso Bouza (Kuba) (2.377) – 22’40 gehiago.

3)      Jose Manuel Nieves Cabanes (Herrialde Katalanak) (2.309) – 20 gehiago.

4)      Javier Marchena Hurtado (Araba, Euskal Herria) (2.324) – 16 gehiago.

5)      Mikel Ortega Lopez (Nafarroa, Euskal Herria) (2.244) – 7’60 gehiago.

6)      Patrice Etchegaray (Lapurdi, Euskal Herria) (2.354) – 4’10 gehiago.

7)      Rene Marcial Alonso Garcia (Kuba) (2.356) – bat gutxiago.

8)      Alfredo Giaccio (Argentina) (2.452) – 13’10 gutxiago.

9)      Alvaro Bayo Milagro (Espainia) (2.291) – 24’80 gutxiago.

10)  Luis David Jimenez Almeida (Nafarroa, Euskal Herria) (2.291) – 44’80 gutxiago.

 

         JULIO JAVIER ALONSO BOUZA KUBATARRA GARAILE, JOKALARI NAFARREN USTEKABERIK GABEKO TORNEOAN.

 

Julio Javier Alonso Bouza kubatarra izan zen Nafarroako Xake Federakundeak antolatutako Sustapen I. Xake Torneo Itxiko irabazlea. 28 urte ditu edo izanen ditu urtea amaitzean, 1989an jaio baitzen. 22’40 puntu gehitu zizkion bere eloari. Bigarren elorik altuena zuen torneoan.

 

            Partida bakarra galdu zuen torneo osoan. Hirugarren txandan, bukaeran bigarren geratuko zen Jose Manuel Nieves Cabanes Herrialde Katalanetako jokalariaren aurka galdu zuen. Hiru puntu zituen bost txanden ondoren, baina azkeneko lau partidetan ederki aritu zen, 3’5 puntu lortuta. Azkeneko txandan torneoa izan zuen jokoan Patrice Etchegaray lapurtarraren aurka. Irabazteaz gain, Alfredo Giaccio faboritoaren laguntza izan zuen. Nahiko pattal zebilen Giaccio, baina Jose Manuel Nieves Cabanes gainditu zuen. Garaileari Nieves eta Etchegaray puntu batera geratu zitzaizkion. Azpimarratzekoa da Mikel Ortega eta Luis David Jimenez Almeida nafarrek berarekin berdintzea lortu izana.

 

            Hiru nafarretatik Mikel Ortega izan zen hobekien aritu zena. Puntuen erdiak biltzetik gertu ibili zen (azkenean, 9tik 4 eskuratu zituen). Eloa igo zuen, baina modu apalean (7’60 puntu). Oraindik urrun dauka FIDE Maisua bihurtzeko 2.300 puntuko langa, baina aurrerantz bederen jo zuen.

 

            Iñigo Ortin Blanco tuterarrak 15 urterekin erronka zaila zeukan. Elo gutxien zuena zen. Bederatzi partidetan hiru puntu lortzeak ez dirudi izugarria, baina jokalari guztietatik elo gehien irabazi zuena izan zen: 47’20, hain zuzen ere.

 

            Luis David Jimenez Almeidaren balantzea, ordea, ez zen batere ona izan. Azkena geratu zen eta elo galera ez zuen makala izan (44’80 puntu). Hala ere, bere jite borrokalariarekin porrotari laster buelta emanen diola espero da.

 

            Nafarroako FIDE Maisurik ez, edizio honetan. Hurrengoan izan beharko!

 

            Javier Marchena arabarra eta Patrice Etchegaray lapurtarra sailkapeneko goiko aldean geratu ziren (hirugarren eta laugarren). Azkeneko partidan gorago amaitzeko aukera galdu zuten, ordea.

 

2017-09-03.

 

            Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.